
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 90 g ogi xigortu, 30 g kuia hazi, 50 g gurin. Betegarria: 6 orburu, 200 g tomate cherry, 100 g urdaiazpiko ondu, 75 g ahuntz gazta, 75 g Philadelphia gazta, 200 ml esne, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Ogia eta haziak txikitu, makinetan edo poltsa batean sartu eta arrabola batekin zapaldu.
2. Gurina bigundu eta aurreko nahasketarekin nahasi.
3. Tarta molde batean orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Orburuak limoiarekin igurtzi.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Atera eta xerratan moztu.
3. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
4. Urdaiazpikoa txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Ontzi batean esnea, gaztak eta arrautzak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
6. Moldean orburuak eta urdaiazpikoa jarri eta aurreko nahasketarekin estali. Gainean tomate xerrak jarri.
7. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 20 minutuz edo. Atera, zatitu eta epela jan.
Perretxiko saltsa bero batekin lagundu.

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren

EHUko ikertzaileek argitu dute zergatik altxatu den gehiago isurialde atlantikoko lurrazala

Un equipo de EHU descubre una estructura en forma de decágono en las nubes de Saturno

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo
