Amagoia Bilbao

Presa lasagna

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 200 g zerba, 350 g tomate frijitu, 400 g presa, 60 g hirugihar, ogi xerra bat, 50 ml esne-gain, 125 ml ardo beltz, olioa. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                              3              

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako azenarioa eta zerbak gehitu eta erregosi.
3. Ogia, txikitutako baratxuria eta esne-gaina nahastu.
4. Presa eta hirugiharra txikitu. Ogiarekin nahastu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. Ardoa eta tomatea gehitu eta 50 minutuz egosi, su eztitan.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil bat saltsa pixka batekin estali. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarriaren erdia, lasagna xafla, geratzen den betegarria eta lasagna xafla jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali eta gazta bota. Labe beroan sartu, 190 gradutan, gorritu arte.