
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g berdel, 2 patata, 10 tomate cherry, laranja erdia. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, laranja erdiaren zukua, gatza.
Zailtasuna 2
1. Berdelak garbitu eta xerrak atera.
2. Patatak zuritu, xerratan moztu eta eltze batean jarri. Olioarekin estali, sutan jarri eta 60 gradutan egosi 10 minutuz, bere puntuan egon arte. Atera.
3. Olio berean berdela sartu eta sutan jarri. Egosi su eztitan, 60 gradutan, 5 minutuz. Atera.
4. Laranja zuritu eta dado txikitan moztu. Tomateak garbitu eta erditik moztu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Plateretan patata eta berdela jarri. Gainetik saltsa bota eta tomate eta laranjarekin apaindu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 Tuterako kukulu hosto, 600 g berdel. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, 3 antxoa oliotan, 4 oliba beltz, tipuleta laurdena, gatza.
Zailtasuna 1
1. Berdelak garbitu eta osorik utzi. eta 15 minutuz egosi. Berdelak 15 minutuz egosi. Epeltzen utzi eta azala eta hezurrak kendu. Zatitu.
2. Kukulu hostoak garbitu eta osorik utzi.
3. Antxoak, tipuleta eta olibak txikitu. Saltsaren beste osagaiekin irabiatu.
Plateretan kukulu hostoak jarri, eta gainean berdela eta saltsa.

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an

«Lo de ‘Helados Mendoza para el mozo y la moza’ fue cosa de mi padre»

125 euskal musikarik diru publikoaren banaketan «gardentasuna eta ekitatea» egotea eskatu dute
