
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, 300 g hegaluze oliotan, tipula bat, piper gorri bat, baratxuri ale erdia, 6 oliba beltz, olioa, ozpina, gatza.
Zailtasuna 1
1. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, piperra gorritu arte. Atera eta tapatu.
2. Piperra zuritu eta haziak kendu. Zartagin batean olio pixka batekin erregosi.
3. Tipula zuritu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin erregosi.
4. Ogi xerrak labean sartu, pixka bat gorritu arte. Olibak txikitu.
5. Baratxuria txikitu. Hegaluzea xukatu.
Ogi xerren gainean hurrenez hurren tipula, piperrak, hegaluzea eta baratxuria jarri. Gainetik olibak, olioa eta ozpin pixka bat bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 ogi xerra handi, baratxuri ale bat, 300 g hegaluze oliotan, 2 tomate, tipula bat, 200 g piper berde, 70 g gazta ondu, olioa, gatza, ezkaia.
Zailtasuna 1
1. Tipula zuritu eta zerrendatan moztu. Olio pixka batekin erregosi.
2. Piperra garbitu eta zerrendatan moztu. Olioarekin erregosi
3. Tomateak zuritu, haziak kendu eta txikitu. Olioarekin, txikitutako baratxuriarekin eta ezkaiarekin erregosi.
4. Ogi xerrak labean gorritu.
Ogi xerren gainean hurrenez hurren tomatea, piperra, hegaluzea eta gazta jarri. Gainetik olioa bota.

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, aurreko diskotik hamar urtera

Izarok ‘Arkitektura 2027’ birako lehen hogei datak iragarri ditu

Osakidetza detecta 24 cánceres de próstata en el proyecto piloto de cribado con 7.700 hombres

Aurora Beltran, Orquesta Mondragon, Etzakit eta Süne, Sagueseko kontzertuetan
