Amagoia Bilbao

Odolostez beteriko kuiatxo lasagna

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
2-3 kuiatxo, tomate saltsa, gatza, oreganoa. Betegarria: 300 g odoloste, tipula bat, baratxuri ale bat, 200gr. tomate heldu, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                        3

1. Kuiatxoa garbitu. Luzeran zerrenda finetan moztu. Gatzatu eta 20 minutuz beratzen utzi.
2. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Kuiatxoak sartu eta minutu batez egosi. Freskatu eta xukatu.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Odolosteari azala kendu eta mamia papurtu.
4. Barazkiei odolostea gehitu eta arin erregosi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil bat tomate saltsarekin estali. Oregano pixka bat bota.
2. Hurrenez hurren kuiatxo xerrak, betegarriaren herena, kuiatxo xerrak, betegarriaren herena, kuiatxo xerrak, geratzen den betegarria eta kuiatxo xerrak jarri. Saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.