Amagoia Bilbao

Haragiz beteriko orekia

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
28 kodilo handi (oreki mota bat, karakola formakoa). Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 250 g txahalki txikitu, 30 g hirugihar, 100 g txerriki txikitu, olioa, gatza. Piper saltsa: tipuleta bat, 6 pikillo piper, 125 ml esne-gain. Bexamela: 15 g gurin, 15 g irin, 350 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                          3

Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
2. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.
3. Txikitutako hirugiharra eta haragiak gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Piper saltsa:
1. Moztutako tipuleta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Piperra gehitu eta erregosi. Irabiagailuarekin nahasi.
3. Purea eta esne-gaina 2 minutuz egosi. Gatza bota.
Bukatzeko:
1. Kazola handi batean ur ugari  eta gatza irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia bota; noizean behin eragin.
2. Orekia eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente- atera eta xukatu. Hoztu.
3. Kodiloak betegarriarekin bete.
4. Azpil batean hurrenez hurren saltsa, kodilloak, bexamela eta gazta jarri. Labean ondo berotu.