Amagoia Bilbao

Tomatez betetako sardinak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
32 sardina, azenario bat, 200 g tomate, baratxuri ale bat, perrexila, 3 koilarakada ogi birrindu, olioa, gatza. 

Zailtasuna                              2

1. Sardineei burua eta hezurrak kendu. Urarekin garbitu eta gatza bota. 
2. Azenarioa zuritu eta tira finetan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin erregosi.
3. Tomatea zuritu eta zatitu. Azenarioari gehitu eta arin erregosi.
4. Txikitutako baratxuria eta perrexila ogi birrinduarekin nahastu.
5. Hurrenez hurren sardina bat, barazkiak eta beste sardina bat jarri.
6. Azpil bat olioz igurtzi eta sardinak jarri. Gainetik ogia bota.
7. Labe beroan sartu, 210 gradutan, 5 minutuz edo.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
32 sardina, tipula bat, baratxuri ale bat, 150 g tomate cherry, koilrakada txiki erdi piperrauts, ardo zuria, gatza. 

Zailtasuna                       2             

1. Sardineei burua eta hezurrak kendu. Urarekin garbitu eta gatza bota. 
2. Zartagin batean zerrendatan motutako tipula olio pixka batekin erregosi. 
3. Tomateak garbitu eta xerratan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi. Piperrautsa bota eta eragin.
4. Hurrenez hurren sardina bat, barazkiak eta beste sardina bat jarri.
5. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean sardinak jarri.
6. Labe beroan sartu, 210 gradutan, 5 minutuz edo.