
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 150 g ziazerba, 400 g kandeluxa, tipula bat, azenario bat, 100 g tomate, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak 35 minutuz egosi.
3. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
4. Tomatea txikitu, gehitu eta erregosi.
5. Eltze batean garbantzuak eta barazkiak 5 minutuz egosi.
6. Kandeluxak gehitu eta minutu batez egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentza
300 g garbantzu, 200 g ziazerba, 350 g kandeluxa, tipula laurdena, 2 baratxuri ale, olioa, perrexila, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak 35 minutuz egosi.
3. Txikitutako tipula olioarekin erregosi.
4. Txikitutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.
5. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi. Irin pixka bat bota eta eragin. 250 ml garbantzu salda gehitu eta etengabe irabiatu.
6. Kandeluxak eta txikitutako perrexila gehitu eta egosi.
7. Garbantzuak eta ziazerba gehitu eta minutu batez egosi.

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro

EH Bildu pide explicaciones por la última intervención violenta de la Ertzaintza en Donostia

Ertzaintzaren «bortizkeria eta jazarpen poliziala» salatu dute Donostiako Karmengo jaietan

Los tiempos están cambiando, mucho
