
Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 250 ml gaseosa, 200 g irin, 2 g legami hautsetan, gatza. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 2 azenario, 2 tomate heldu, 800 g muskuilu, 70 g irin, litro erdi esne, gatza, pipermina. Saltsa: 3 koilarakada maionesa, koilarakada txiki bat piperrauts.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Eragin, ore fin bat lortu arte.
2. Tapatu eta leku epel batean 30 minutuz utzi, orea igo arte.
Betegarria:
1. Garbitu ondo muskuiluak. Eltze batean muskuiluak eta ur pixka bat jarri. Egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu eta haragia txikitu. Salda xukatu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Birrindutako azenarioa eta txikitutako piperra gehitu eta erregosi, su eztitan.
4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Muskuiluak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz eta pipermin bota. Hozten utzi.
6. 12 bolak egin eta aurreko masatik pasatu.
7. Zartagin batean olio ugari bero-tu eta bolak frijitu. Paper baten gainera atera.
Saltsa hau bereiz atera:
Maionesa eta piperrautsa nahastu.

Terror en la curva de Estafeta y Telefónica con seis bólidos de Gibraltar

Guía básica para un poteo sanferminero sin sionismo

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

La ridícula idea de acelerar el tiempo
