
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 txerri txuleta, 2 baratxuri, 2 koilarakada ziape, 2 koilarakada soja saltsa, koilarakada bat azukre, 2 koilarakada Modena ozpin, 3 koilarakada salda, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuriak, ziapea, salda, azukrea, soja eta ozpina nahastu.
2. Txuleteei gatza eta aurreko nahasketa bota eta ondo igurtzi. 4 orduz beratzen utzi.
3. Zartagin bat olio pixka batekin berotu eta txuletak alde bietatik gorritu. Sua jaitsi eta beste 3 minutuz sukaldatu bi aldeetatik.
4. Txuletak atera, zartaginera salda pixka bat bota eta irakinaldi bat eman.
Plateretan txuletak eta saltsa jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 txerri txuleta, 2 tipula, 2 baratxuri ale, 2 koilarakada limoi zuku, 2 koilarakada ziape, koilarakada bat ezti, salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Limoi zukua, txikitutako baratxuria, koilarakada bat ziape, 50 ml salda eta eztia nahastu. Txuletak nahasketarekin igurtzi eta 2 orduz beratzen utzi.
2. Zartagin bat olio pixka batekin berotu eta txuletak bi aldeetatik gorritu. Atera.
3. Moztutako tipulak gehitu eta erregosi. Ziapea eta baso bat salda gehitu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
4. Txuletak eta saltsa 3 minutuz egosi.
Bi errezetak patatekin lagundu.

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»

La ridícula idea de acelerar el tiempo

Cuenta atrás para el txupinazo de unos sanfermines que llegan con muchos cambios y novedades
