
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 ogi xerra, 250 g azenario, 60 g mahaspasa. Hummusa: 200 garbantzu, baratxuri ale bat, 2 koilarakada tahin, limoi bat, 2 koilarakada olio, gatza, kuminoa.
Zailtasuna 1
1. Azenarioa zuritu eta birrindu.
2. Mahaspasak uretan 2 orduz beratzen utzi. Xukatu eta zatitu.
3. Hummusa, azenarioa eta mahaspasak nahastu.
4. Hummus nahasketa lau ogitan banatu eta beste ogiekin estali. Erditik moztu.
Hummusa:
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu eta salda pixka bat gorde.
2. Baratxuria zuritu, erditik zabaldu eta erdikoa kendu.
3. Limoiari zukua atera.
4. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuareki nahasi. Behar adina gatz eta kumino bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 ogi xerra, hummusa, 2 tomate, aguakate bat. Pestoa: baratxuri ale bat, koilarakada bat pinazi, 2 koilarakada gazta birrindu, 50 ml olio, albaka fresko, gatza.
Zailtasuna 1
1. Hummusa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Pestoren osagaiak nahastu.
3. Tomatea eta aguakatea zerrendatan moztu.
Ogien tartean hummusa, tomatea, aguakatea eta pestoa jarri.

Guía básica para un poteo sanferminero sin sionismo

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

La ridícula idea de acelerar el tiempo

«Nosotros invertimos 13 millones en el Bilbao BBK Live y la ayuda pública no llega al millón»
