
Astearte goiz honetan Agustin Azkarateren azken bost hamarkadetako ibilbidea aitortu eta Euskadi Ikaskuntza Saria eman dio Lakuak Arkiteturaren Arkeologia garatzen egindako ekarpen erabakiagarriagatik. Imanol Pradales Lehendakariak eta Juan Ignacio Perez Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzarako sailburuak eman diote 2025eko saria.
Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologiako katedradun emeritua da Azkarate 1999tik. Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du irakaskuntzan eta ikerketan, eta ikerketa-egonaldiak egin ditu Europako eta Amerikako hainbat zentrotan.
Elkagunea espazioan egindako ekitaldian Pradalesek Azkarateren urteetako lana goraipatu du: «Kultura-ondarea ezinbestekoa da pertsona eta Herri gisa hazten jarraitzeko. Funtsezko eginkizuna betetzen du balio indibidualen eta kolektiboen transmisioan». Bestalde, unibertsitatetik haratagoko lanketak egin izana ere txalotu du, «Diziplina akademikoen arteko mugek jakintza garatzeko ezartzen dituzten oztopoak gainditzeko edo ezabatzeko egin duen ahalegina, eta lortu ere egin du, nabarmenduko nuke. Horregatik, bere lana eredugarria da, ikerketari aurre egiteko modu baten eredua, helburu baten zerbitzura dauden askotariko diziplinen lehiaketari etekina ateratzeko eta, modu horretan, ezagutzaren mugan aurrera egiteko».
Azkarateren ikerketa-ibilbide sendoa eta Arkitekturaren Arkeologiaren garapenari egindako ekarpen erabakigarria nabarmendu ditu. Arlo horretan, Gasteizen egindako lana, eta bereziki, Santa Maria Katedralean egindako esku-hartzeak, haren ikerketa eta zaharberritzean erreferente izana azpimarratu du.
«Kanpotik badirudi ez garela oso antzekoak, baina gero ez gaude urrun»

Maneras rockeras de vivir incordiando a embusteros e incautos

Osasunari kalte handiagoa egiten dio amatasunak aitatasunak baino

Consistorio y Bilboko Konpartsak piden que no se asocie a Marijaia con las corridas de toros
