Amagoia Bilbao

Banana krepeak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200ml esne, 15g gurin, arrautza bat, koilarakada bat kakao hautsetan, 80 g irin, koilarakada bat azukre.  Betegarria: 400 g banana, 150 g gazta krema, 2 koilarakada azukre, 100 ml esne-gain, banilla. Saltsa: 80 g txokolate, 80 g esne-gain, 40 g azukre, 20 g gurin.

Zailtasuna                        3

Orea:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina, kakaoa, azukrea eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu eta ondo eragin.  
3. Krepeak egiteko zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. 
5. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Bananak zuritu eta sardexka batekin zanpatu. Gaztarekin nahastu.
2. Esne-gaina azukrearekin irabiatu, loditu arte. Aurreko nahasketarekin nahastu.
Saltsa:
1. Txokolatea txikitu eta ontzi batean jarri. Mairu bainuan sartu eta eragin, txokolatea urtu arte.
2. Esne-gaina, banilla zatitxo bat eta azukrea berotu, irakin gabe. Azukrea gehitu eta eragin, urtu arte. Banilla kendu.
3. Urtutako txokolateari esne-gaina eta gurina gehitu eta nahastu, saltsa egin arte.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu. 
2. Plateretan saltsa beroa jarri, eta gainean bina krepe.
Banana izozkiarekin lagundu.