Amagoia Bilbao

Barazkiz beteriko txipiroiak plantxan

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
24 txipiroi, olioa, gatza. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, alberjinia bat, pipermorro gorri bat, olioa, gatza. Saltsa: 2 baratxuri ale, 80 ml olio, limoi txiki erdi baten zukua, perrexil sorta bat, gatza.

Zailtasuna                       2             

1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. 
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. 
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak txikitu eta azken unean olio pixka batekin arin erregosi.
Betegarria:
1. Piperra, tipula eta alberjinia garbitu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 180 gradutan, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu. 
2. Piperra zuritu eta haziak kendu. Tipula eta alberjinia zuritu. Hiru barazkiak txikitu.
3. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Baratxuria igotzen hasten denean barazkiak gehitu eta erregosi. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
4. Gorputzak barazkiekin bete eta zotz batekin itxi.
5. Plantxa bat berotu eta olio pixka batekin igurtzi.
6. Txipiroiak bertan jarri eta bi aldeetatik erre.
Saltsa:
1. Baratxuria eta perrexila mortero batean birrindu. 
2. Gatz pixka bat eta limoi zukua gehitu eta nahastu.
3. Olioa pixkanaka-pixkanaka gehitu eta nahastu.
Plateretan txipiroiak jarri eta ondoan buruak. Saltsa bota.