
Osagaiak 4 lagunentzat
16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, porru erdia, 300 g itsas-zapo, 150 g ganboi, 20 g irin, 250 ml esne, gatza, intxaur muskatua, olioa. Saltsa: tipula erdia, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Itsas-zapoa eta ganboiak zuritu eta hari beltza kendu. Biak zati txikitan moztu, barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
3. Irina gehitu eta eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Eragin, etengabe, su eztitan 2 minutuz. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin
2. Zerrendatan moztutako azenarioa, baratxuria eta porrua gehitu eta erregosi.
3. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Ganboien buruak gehitu eta arin erregosi.
5. Bi baso ur bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.
2. Piperrak bete.
3. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

Igor Arzuaga musikari laudioarra hil da

Euskal Herriko lau erretegi, munduko 50 onenen artean

«Never Mind the Bollocks», una irreverencia que cambió la historia
