
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Uraza desberdinak, rukula, 80 g erremolatxa, irasagar heldu bat, 16 intxaur, 50 g gazta urdin. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ziape, koilarakada bat ezti, gatza.
Zailtasuna 1
1. Irasagarra zerrendatan moztu. Plantxa bat berotu eta olio pixka batekin erre. Hozten utzi.
2. Uraza eta rukula garbitu, ondo lehortu eta uraza zatitu.
3. Erremolatxa birrindu.
4. Intxaurrak zuritu eta zatitu.
5. Plateretan uraza eta rukula jarri. Gainean irasagarra, erremolatxa, gazta eta intxaurrak ipini.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu eta gainetik bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g oreki, irasagar bat, 200 g gazta Brie, 16 intxaur. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, gatza.
Zailtasuna 1
1. Irasagarra dado txikitan moztu. Olio pixka batekin erregosi. Azken momentuan azukre pixka bat gehitu eta erregosi.
2. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera. Freskatu eta xukatu.
4. Gazta dadotan moztu.
5. Intxaurrak zuritu eta zatitu.
Orekia beste osagaiekin nahastu eta irabiatutako saltsa bota.

Muere Peón Kurtz, fundador del grupo Def con Dos

Ruidosas memorias del pionero y alternativo punk euskaldun

Aldaketa klimatikoak hilekoan ere badu eragina

Cortan cables en las txosnas y en el escenario de Iurreta
