Amagoia Bilbao

Txerri izter gisatua tomatearekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri izter, 2 tipula, piper berde bat, kilo bat tomate heldu, 200 ml ardo beltz, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        2            

1. Haragia dadotan moztu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu. Haragia eta piperrak frijitu, egin su bizian haragiaren barnealdea mamitsu gera dadin. Atera.  
3. Eltze batean txikitutako tipulak aurreko olio pixka batekin erregosi.
4. Tomatea zuritu, haziak kendu eta irabiagailuarekin nahasi.
5. Haragia, piperrak eta ardoa gehitu, eltzea tapatu eta 15 minutuz egosten utzi, su eztitan.
6. Tomatea gehitu eta beste 50-55 minutuz egosi, bigundu arte. Egosten ari den bitartean ur pixka bat behar badu, bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri izter, tipula bat, 800 g tomate birrindu, piper gorri erdia, 3 baratxuri ale, ardo zuria, erramua, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Haragia dadotan moztu eta olio pixka batekin gorritu.
2. Txikitutako barazkiak gehitu eta 5 minutuz erregosi. Gatza bota.
3. Ardoarekin busti, tapatu eta 15 minutuz egosi, su eztitan.
4. Tomatea eta erramua gehitu eta 50-55 minutuz egosi, bigundu arte. Egosten ari den bitartean ur pixka bat behar badu, bota.