
Osagaiak 4 lagunentzat
8 tomate ertain. Betegarria: porru bat, tipula bat, 2 baratxuri, 400 g txipiroi, 40 g hirugihar, 30 g arroz, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, koilarakada bat tinta, olioa, gatza. Alioli: arrautza bat, 200 ml olio, baratxuri ale bat, ozpina.
Zailtasuna 3
Tomateak garbitu. Goiko aldetik moztu, tapa bat izango balitz moduan. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. Mamia txikitu eta gorde betegarria egiteko.
Betegarria:
1. Txipiroiak ondo garbitu eta txikitu.
2. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako hirugiharra eta txipiroia gehitu eta arin erregosi.
4. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta txipiroiekin nahastu.
5. Tomateak bete eta labe beroan berotu. Saltsa gainetik bota eta alioli tira batzuekin lagundu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olioarekin erregosi.
2. Tomate mamia gehitu eta erregosi.
3. Tinta gehitu eta egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Alioli:
1. Arrautza, baratxuria eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.

Una carta de Napoléon, último logro de la IA desencriptando mensajes cifrados históricos

Trece intoxicados en Gasteiz por consumir huevos contaminados con salmonela llegados de Aragón

«El calor de los océanos es combustible para huracanes, borrascas y lluvias intensas»

Los sesgos de sexo y género dañan la salud de las mujeres
