Amagoia Bilbao
Elkarrizketa

Legatz eta ganbaz beteriko txipiroiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
16 txipiroi. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, 200 g legatz, 200 g ganba, 2 xerra ogi, 60 ml esne, perrexila, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, porru bat, azenario bat, 2 koilarakada tomate saltsa,  gatza. 

Zailtasuna                           3

1. Txipiroiei buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu ere. Buruak txikitu. 
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. 
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Ganbak zuritu eta txikitu. Buruak gorde saltsa egiteko.
3. Legatza txikitu. 
4. Ogia eta esnea irabiagailuarekin nahasi.
5. Buruak, legatza, ganbak, txikitutako perrexila, gatza eta ogia nahastu.
6. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
2. Tomate saltsa eta ganben buruak gehitu eta arin erregosi. 
3. Urarekin estali eta 15 minutuz egosi. Buruak zanpatu eta atera. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi. 
Bukatzeko:
1. Eltze batean saltsa eta txipiroiak jarri. 
2. Eltzea estali eta 35-40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte.  
Arroza zuriarekin lagundu.