GAIAK

Arin erregositako brokolia eta barrengorriak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 baratxuri ale, 400 g brokoli, porru bat, 100 g aza, 250 g barrengorri, koilarakada bat sesamo hazi, teriyaki saltsa, 100ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Brokolia garbitu eta 2 minutuz egosi. Xukatu.
2. Txikitutako baratxuriak eta tiratan moztutako porrua zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
3. Zerrendatan moztutako barrengorriak, aza eta brokolia gehitu. Koilarakada bat teriyaki saltsa eta salda gehitu eta arin erregosi.
4. Zartagin batean sesamoa gorritu, su oso eztitan.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean sesamoa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 250 g brokoli, 250 g barrengorri, azenario bat, 100 g ziazerba, piper gorri bat, soja saltsa, 100 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Brokolia garbitu eta 2 minutuz egosi. Xukatu.
2. Barazkiak garbitu. Piperra eta azenarioa tiratan moztu. Barrengorriak eta ziazerba zerrendatan moztu.
3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
4. Azenarioa eta piperra gehitu eta arin erregosi.
5. Brokolia, ziazerba eta barrengorriak gehitu. Zurrusta bat soja saltsa eta salda bota eta arin erregosi.