2025 URT. 18 - 05:16h Garbantzuak eta azalorea kurryrekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g garbantzu, 400 g azalore, tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 2 koilarakada tomate saltsa, 300 g koko esne, 2 koilarakada yogur, koilarakadatxo bat kurry, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu. 3. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 8 minutuz egosi. 4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.5. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.6. Garbantzuak, azalorea, kurrya, tomatea, esnea eta yogurra gehitu eta 3 minutuz egosi. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 200 g azalore, 2 tipula 200 g tomate heldu, koilarakadatxo bat kurry, 200 ml koko esne, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.4. Azalorea, garbantzuak eta 400 ml garbantzuen salda, esnea eta kurrya gehitu eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.