2025 URT. 20 - 05:22h Dilista, gazta fresko eta azenario entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat200 g dilista, 2 azenario, 12 zainzurien punta, 150 g tomate cherry, 150 g gazta fresko. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, laranja erdi baten zukua, gatza, perrexila. Zailtasuna 1 1. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak eta litro bat ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 50 minutuz. Xukatu.2. Azenarioak zuritu eta birrindu.3. Tomateak garbitu eta erditik moztu.4. Zainzuriak eta gazta zatitu.5. Perrexila txikitu. Ontzi batean saltsaren osagai guztiak jarri eta irabiatu.6. Dilistak, saltsa, gazta eta barazkiak nahastu. Hozkailuan sartu eta bi orduz utzi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g dilista, 2 azenario, 100 g kuiatxo, 150 g tomate, 150 g gazta fresko, 6 intxaur. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakadatxo bat ezti, gatza. Zailtasuna 11. Dilistak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta xukatu.2. Azenarioa zuritu eta tiratan moztu. Tomatea dadotan moztu.3. Kuiatxoa tiratan moztu.4. Barazkiak olio pixka batekin arin erregosi.5. Gazta dadotan moztu eta intxaurrak zatitu.6. Saltsaren osagaiak irabiatu.7. Dilistak, gazta, intxaurrak, saltsa eta barazkiak nahastu.