2025 MAR. 08 - 05:02h Ahate gibel freskoa madari eta mamiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat700 g ahate gibel fresko, 15 g gatz, 7 g azukre, piperbeltz beltza. Purea: 500 g madari, koilarakada bat azukre, koilarakada bat gurina, kanela zatitxo bat, limoia. Mamia: 150 ml ardi esne, tanta bat gatzagi. Eztia, ogi xerrak. Zailtasuna 3 Gibela:1. Gibela hozkailutik atera eta 2 orduz utzi.2. Erditik zabaldu eta dituen zainak kendu. Saiatu ahalik eta gutxien apurtzen.3. Gatza, azukrea eta piperbeltz beltza nahastu eta gibela igurtzi. Itxi bere forma emanez. Hozkailuan sartu eta 4 orduz utzi.4. Gibelarekin 2 zilindro egin, film paperean bereizita bildu eta hutsean ontziratu.5. Ur beroan, 65 gradutan, 12 minutuz egosi. Atera eta izotza duen uretan sartu.Purea:1. Madaria zuritu eta zatitu.2. Gurina urtu eta madariak, limoi zuku pixka bat, azukrea eta kanela 5 minutuz erregosi. Behar badu ur pixka bat bota eta beste 5 minutuz erregosi.3. Kanela atera eta irabiagailuarekin nahasi.Mamia:1. Esnea epeldu.2. Gatzagia bota. Izotza egiteko 8 moldetan banatu eta hozten utzi. Mamia:1. Labe beroan ogia gorritu.2. Gibela poltsatik atera eta xerratan moztu.3. Plateretan purea jarri, gainean foie xerrak eta ondoan mamia eztiarekin. Ogiarekin lagundu.