2025 MAI. 01 - 05:46h Patata eta berdel eskabetxean entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g patata, 8 zainzuri fresko, 3 berdel. Eskabetxea: baso laurden ardo ozpin, baso erdi olio, baso laurden ardo zuri, 3 baratxuri ale, erramua, ezkaiak. Zailtasuna 2 1. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Dauzkaten hezurrak kendu.2. Eltze batean olioa, ardoa, ozpina, ezkaia, erramua eta baratxuriak 2 minutuz egosi.3. Berdela sartu eta egosi, 60 gradutan, 3 minutuz. Hozten utzi. 4. Patatak ur eta gatzarekin 20 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta xerratan moztu.5. Zainzuriak zuritu eta 10 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Xukatu eta moztu.Plateretan patata, berdela eta zainzuriak jarri. Gainetik eskabetxe pixka bat bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g patata, 300 g tomate, 3 berdela. Eskabetxea: limoi bat, 2 baratxuri ale, baso erdi olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 21. Patatak egosi, zuritu eta xerratan moztu.2. Tomatea zerrendatan moztu.3. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Dauzkaten hezurrak kendu.4. Baratxuriak olioarekin erregosi. Limoi zukua, ozpina eta gatza gehitu eta 2 minutuz egosi.5. Berdela sartu eta egosi, 60 gradutan, 3 minutuz. Hozten utzi. Plateretan patata, tomatea, berdela eta eskabetxe pixka bat jarri.