2025 MAI. 08 - 05:06h Muskuiluak gainerreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat muskuilu, 100 ml ardo zuri, gazta birrindua. Saltsa: 2 baratxuri ale, 50 g urdaiazpiko ondu, 50g arbendol, 200 ml esne-gain, gatza. Zailtasuna 21. Garbitu ondo muskuiluak, duten bizarra kendu eta aizto batekin oskola karraskatu.2. Muskuiluak ardoarekin jarri. Eltzea estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Oskola bat kendu.3. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi. Olio pixka batekin erregosi. Txikitutako urdaiazpikoa eta arbendolak gehitu eta erregosi.4. Esne-gaina gehitu, irabiagailuarekin nahasi eta minutu batez egosi. Gatza bota.5. Azpil batean muskuiluak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.6. Labe beroan sartu eta gainerre.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat muskuilu, 100 ml ardo zuri, gazta birrindua. Saltsa: tipula erdia, 100 g barrengorriak, 20 g irin, 150 ml esne. Zailtasuna 21. Muskuiluak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Txikitutako barrengorriak gehitu eta erregosi.4. Irina gehitu eta eragin. .5. Esnea eta 100 ml salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.6. Azpil batean muskuiluak jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota eta gainerre.