2025 EKA. 09 - 05:55h Kuiatxo milorria barazkiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 kuiatxo, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, porru erdia, 2 baratxuri ale, azenario bat, 150 g kuiatxo, 300 g perretxiko, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: 40 g gurin, 40 g irin, 200 g barazki salda, 200 g esne, 200 g Mozzarella gazta birrindu, olioa, gatza, intxaur muskatua. Zailtasuna 31. Garbitu kuiatxoak eta erditik moztu. Erdi bakoitza xerratan moztu.2. Eltze batean ur ugari gatzarekin berotu. Kuiatxo xerrak minutu batez egosi eta xukatu.Betegarria:1. Txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Birrindutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.3. Perretxikoak tira finetan moztu. Barazkiekin batera jarri eta errregosi, su eztitan. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 3. Gazta gehitu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Azpil batean saltsa pixka bat bota. Hurrenez hurren kuiatxo xerrak, betegarria, kuiatxo xerrak, betegarria eta kuiatxo xerrak jarri. 2. Geratzen den saltsarekin estali eta gainetik gazta bota.3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.