2025 AZA. 10 - 05:08h Arroza oilasko eta alberjiniarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 2 baratxuri ale, porru erdia, piper berde bat, alberjinia bat, 150 g perretxiko, 300 g oilasko bularki, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako baratxuriak eta porrua olioarekin erregosi, su eztitan. 2. Dadotan moztutako piperra eta alberjinia gehitu eta erregosi.3. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Arroza eta zatitutako oilaskoa gehitu eta eragin.5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.6. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, tipulina bat, 2 baratxuri ale, alberjinia bat, 150 g ilar, 250 g oilasko bularki, 100 ml tomate saltsa, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako tipulina eta baratxuriak erregosi, su eztitan. 2. Zatitutako alberjinia gehitu eta erregosi.3. Arroza eta zatitutako oilaskoa gehitu eta eragin.4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Tomatea gehitu, estali eta 15 minutuz egosten utzi. Gatza bota.5. Ilarrak sartu eta beste 3 minutuz egosi. Sutatik kendu.