2026 URT. 03 - 05:16h Bieira piruletak frijituta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat12 bieira, irina, arrautza, ogi birrindua, olioa, gatza. Saltsa: arrautza bat, 125ml olio, koilarakada txiki bat ziape, piperrautsa, gatza. Zailtasuna 1 1. Bieirak oskolatik atera; duten ondarra urarekin kendu; eta ondo lehortu. Atal laranja kendu eta 2 minutuz egosi. Atal zuria egurrezko makila batekin ziztatu. 2. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.3. Zartagin batean olio ugari berotu, 170 gradutan, eta piruletak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.Saltsa honekin lagundu:1. Arrautza irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Ziapea, atal laranjak eta piperrauts pixka bat bota. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat12 bieira, 6 xerra hirugihar, olioa, gatza. Saltsa: 100 ml laranja zukua, 20 g gurin, erromeroa. Zailtasuna 1 1. Bieirak oskolatik atera, garbitu eta ondo lehortu. 2. Hirugiharra luzeran moztu eta bieira bana bildu. Egurrezko makila batekin ziztatu 3. Zartagin batean olio ugari berotu, 180 gradutan, eta piruletak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.4. Saltsaren osagaiak egosi eta piruleten gainetik bota.