2026 OTS. 02 - 05:07h Barrengorriak frijituta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g barrengorri, 200 ml ur, 150 g irin, olioa, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, boilur bat, ozpina, gatza. Zailtasuna 2 1. Barrengorriak garbitu eta tira lodietan moztu.2. Ontzi batean ura jarri eta irina apurka-apurka bota eta nahastu, ore fina bat lortu arte. Gatza bota.3. Barrengorriak oretik pasatu.4. Zartagin batean olio ugari berotu eta barrengorriak frijitu, su ertainetan. Paper baten gainera atera. Saltsa honekin lagundu:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako boilurra gehitu eta behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g barrengorri handi, irina, arrautza, ogi birrindua, gatza, olioa. Zailtasuna 2 1. Barrengorriak ondo garbitu eta lau zatitan moztu.2. Zatiak irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.3. Zartagin batean olio ugari berotu eta barrengorriak frijitu, su ertainetan. Paper baten gainera atera. Alioli honekin lagundu: 1. Arrautza bat, baratxuri ale txiki bat eta limoi tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. 200 ml olio apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gatza bota.