2026 OTS. 11 - 05:27h Dilista eta arroz bolak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 5 lagunentzat200 g dilista, 100 g arroz integral, tipula bat, 50 g intxaur, baratxuri ale, 200 g tomate heldu, 2 arrautza, olioa, gatza, kuminoa. Saltsa: tipula 1, 2 baratxuri ale, 300 g azenario, 300 ml salda, ardogozoa, olioa, gatza. Zailtasuna 3 1. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, gatz pixka bat eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 50 minutuz. Xukatu.2. Arroza garbitu. Bezperan utzi behar da ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.3. Presio-eltze batean arroza, ura eta gatz pixka bat jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.4. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. Kumino pixka bat bota.5. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Baratxuriak txikitu. Tipulari tomatea eta baratxuria gehitu eta erregosi.6. Intxaurrak txikitu.7. Ontzi batean dilistak, barazkiak, arroza, arrautzak eta intxaurrak jarri eta nahastu. 8. 25 bola egin eta irinatik pasatu.9. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu. Saltsa:1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.2. Zerrendatan moztutako azenarioak gehitu eta erregosi. 3. Ardo gozo pixka bat bota eta 2 minutuz egosi. Saldarekin busti eta 20 minutuz egosi. 4. Irabiagailuarekin nahasi.Eltze batean bolak eta saltsa jarri eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.