Inauterien erdi-erdian lehortu dira Veneziako kanal ikonikoak
Inauterietan zehar, Italiako hiri enblematikooak usain txarren, arrain hilen eta mugikortasun murriztuaren nahasketa da. Fenomenoa ez da ezohikoa, baina bai beste neguak baino iraunkorragoa bai. Italiako iparraldeko zona handi bat une zailean dago lehorteengatik.

Veneziako Inauteri tradizionalaren ospakizunean, ubide lehorrak eta lohia izan dira protagonistak. Zenbait kanaletan nabigatzea zailtzen duen itsasbehera ez da aparteko fenomenoa, baina bai beste negu batzuk baino iraunkorragoa.
Azalpena zientzia meteorologiko hutsa dela badirudi: lehortea, presio altu iraunkorrak eta ilargi betea. Hiriko toki batzuetan, dagoeneko ageri dira aintziraren gainean eraikitako jauregi historikoetako piloteak, baita Kanal Handian zehar ere.
Marea 55 eta 60 zentimetro artean kokatuko da asteburuan, Veneziako Mareen Aurreikuspen Zentroak jakinarazi zuenez, eta lehorteek eragin handia izan dute Veneziako inauterietan. Izan ere, inauteriek bisitari asko erakartzen dituzte urtero.
Egoera horrek, kanalen hiriaren edertasunari eragiteaz gain, arazo handiak eragiten ditu herritarrengan, leku askotan ezinezkoa baita nabigazioa, larrialdietan bezala.
2050ean, Veneto Italiako eskualdea arriskuan egongo da eta uholdeak, itsas mailaren igoera eta bero-errekorrak jasako dituela dirudi, Nazio Batuen IPCCko adituen kalkuluetan oinarrituta.
Baina lehortea ez da soilik Veneziako arazoa. Italiako iparraldeko zona handi bat une zailean dago. Joan den udan gertatu zen bezala, laku handiak erdi hutsik daude, Gardako aintziraren maila minimo historikoetan dagoela. Alpeek ohiko elurteen erdia baino gutxiago jaso dute, zientzialari eta talde ekologisten arabera. Lehortea edateko urari eragiten hasi da, adibidez Piemontean, non udalerri batzuk zisterna-kamioietan ura jasotzen ari diren.

Ertzaintzak Txabi Etxebarrietaren argazkia eraman du Bibon eta beste hamarnaka «agertu» dira

Des collégiens de Cambo font chanter leur corps
L'arrestation de Bayonne serait liée à une action contre l'usine Lafarge

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz
