Brasilgo bidaia antolatzaile batzuk Euskal Herrira iritsi dira bertako eskaintza ezagutzeko
São Pauloko (Brasil) dozena erdi bidaia antolatzaile Euskal Herrira iritsi dira. Helburua ‘Euskadi Basque Country Confidential’ eskaintza bertatik bertara ezagutzea, nobedade moduan euren katalogoetan eskaintzeko asmoz.

Brasilgo São Paulo hiriko dozena erdi bidaia antolatzaile Euskal Herrira iritsi dira asteazken honetan. Profesionalek brasildarrek «premium» eskaintza egiten diete bezeroei, eta ‘Euskadi Basque Country Confidential’ eskaintza ezagutu nahi dute bertatik bertara, nobedade moduan euren katalogoetan eskaintzeko asmoz.
Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako iturriek Europa Press agentziari jakitera eman dutenez, eragile brasildarrek Hondarribian (Gipuzkoa) hasi zuten bidaia, ‘Hiruzta’ txakoli-upategira egindako bisita gastronomiko batekin, hain zuzen ere.
Gipuzkoako kostaldeko udalerri honetaz gain, Donostia eta Bilboko hiriak, eta baita Arabako Errioxa ere bisitatuko dituzte hurrengo egunetan zehar, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak aipatu bezala.
Bizkaiko hiruiburuan, gainera, São Paulo hiriko dozena erdi bidaia antolatzaileak ‘Euskadi Basque Country Confidential’ klubera oraintsu sartu den Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko (OLBE) operako ordezkari batzuekin egongo dira, zehazki Euskalduna jauregian.
Euskal Herrian egingo duten egionaldia larunbatean bukatuko da, maiatzaren 27an, beren bezeroentzako interesgarriak izango diran premium esperientzia bereziez gozatu ondoren.

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Campaña en el barro: apuntan al PNV como autor de un vídeo con mentiras contra Oskar Matute

Alarma piztu da Nafarroako zazpi eskalada gunetan
