Bidaiari

‘Artearen Ibilbidea’ erakusketa ibiltaria, Mallabian

‘Artearen Ibilbidea’ erakusketa ibiltaria Mallabian izango da irailaren 2tik 8ra bitarte. Jakina da BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean sustatutako ekimenaren helburua: artea eta kultura Bizkaira eta bizkaitarrengana hurbiltzea, espazio publikoetan kalitate handiko artelanen erreprodukzioen bidez.

Ekimenaren kartela.
Ekimenaren kartela. (Guggenheim)

BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean sustatutako ‘Artearen Ibilbidea’ erakusketa Mallabian izango da irailaren 2tik 8ra bitarte. Ekimena BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako ‘Herriz Herri’ programaren barruan dago, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko.

Bada, bere arduradunek jakinarazi dutenez, ‘Artearen Ibilbidea’ erakusketak artea eta kultura Bizkaira eta bizkaitarrengana hurbiltzea du helburu, espazio publikoetan kalitate handiko artelanen erreprodukzioen bidez.

‘Umeak/Haurtzaroa artean’

Mallabiara bertako udalarekin batera egindako lankidetzari esker iritsi da eta, ‘Umeak/Haurtzaroa artean’ izenburupean, gai horrekin zerikusia duten zenbait artelan esanguratsuren erreprodukzioak izango ditu (jatorrizko obrak Bilboko Arte Ederren Museoan daude). Mseoko bildumako sorkuntza-lanen artean, artearen historiako hainbat gai, estilo eta alditan haurtzaroa irudikatzeko moduak aukeratu dira, sortzaileen begiraden bidez. Sortzaileek erlijioaren, aisialdiaren, haurrek helduekin duten harremanaren eta are rolen mundua eta historian zehar nola aldatu diren aztertzen dute.

Artelan bakoitzari dagozkion azalpen audioak sakelako telefonoan doan deskargatu ahal izango dira QR kode baten bidez (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).