Bidaiari

‘Bilboko altxor biologiko ezkutuak ezagutzen’, hiriko espezie ezezagunak ikusgai Otxarkoagan

‘Bilboko altxor biologiko ezkutuak ezagutzen’. Izenburu horrekin ikusgai daude Bilboko Otxarkoagako udaltegian hiriko espezie minoritario, ezezagun eta ezkutuenei buruzko erakusketa, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutakoa.

Erakusketaren kartela.
Erakusketaren kartela. (Bilboko Udala)

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako ‘Bilboko altxor biologiko ezkutuak ezagutzen’ izeneko argazki erakusketa egongo da ikusgai Otxarkoagako udaltegian otsailaren 18tik 28ra bitartean.

Bilboko Udaleko Jasangarritasun Sailaren laguntzarekin antolatutako erakusketa hiriko espezie minoritario, ezezagun eta ezkutuenei buruzkoa, eta «ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen gizarte batera hurbiltzea» du helburu.

Ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikusgai dauden argazkiek espezie horien askotariko laginak jasotzen dituzte, hirian bizi diren pertsona askorentzat ezezagunak direnak. Naturguneak ere agertzen dira, herritar gehienentzat ezezagunak, hala nola hezegune txikiak, tamainaz txikiak, baina biologikoki oso aberatsak.

Ordutegia

Erakusketa egunero bisita daiteke Otxarkoagako Udaltegian (Etorbidea Casals Pau 19 48004 Bilbo) otsailaren 28ra bitartean, astelehenetik ostiralera 08:30etik 22:00etara, larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, eta igandean 09:00etatik 14:00etara.

Gainera, erakusketaren azken egunean bisita gidatua egingo da herritarrentzat. Beraz, adituen ahotik aurrez aurre informazioa lortu nahi dutenek aukera paregabea izango dute otsailaren 28an.

Halaber, antolatzaileek jakinarazi dute lanean segitzen dutla erakusketa hiriko beste leku batzuetara eraman ahal izateko.