Zenbait operadore turistikok ez dute gamelu-ibilaldirik eskainiko Giza piramideetan
Airbnb-k eta beste bost bidaia- eta turismo-konpainiek Animalien Tratu Etikoaren aldeko Pertsonak GKEarekin (ingelesez PETA) adostu dute Giza piramideetan zaldiekin edo gameluekin paseoak eskaintzeari uztea.

Hainbat bidaia- eta turismo-konpainiek adostu dute Giza piramideetan zaldiekin edo gameluekin paseoak eskaintzeari uztea. Eta «PETAk pozik hartu du Airbnb-k eta beste konpainia batzuek bidaia lotsagarri horiek arbuiatzearen aldeko erabakia», adierazi du, ohar batean, Jason Baker animalien defentsarako erakundeko presidenteordeak.
Ildo horretan, Airbnb-k adierazi duenez, «PETArekin lankidetza estuan lan egin dugu haien kezken inguruan, eta neurriak hartu ditugu Gizan gameluak inplikatzen dituzten esperientzien kopuru txiki baten inguruan».
Gainera, gogorarazi du Airbnb-k «esperientzietarako animalien ongizate-politika zorrotza» duela, eta politika hori «anfitrioi guztiek» bete behar dutela. Gehitu du, hain zuzen ere, «industriako adituekin eta PETAren orientazioarekin» sortu zela.
Airbnb-ren webguneak zehazten duenez, laneko animalien kasuan, hala nola gameluak, zaldia eta astoak, horiek ez dute pertsona bat baino gehiago aldi berean kargatu behar eta pertsonak ezin du animaliaren gorputz-pisuaren %20 gainditu, ezta muturreko baldintza klimatikoetan paseatu ere.
Anfitrioiek jarraibide horiek edo beste batzuk betetzen ez badituzte, Airbnb-k testuan ziurtatzen du neurriak hartuko direla, «gure erkidegotik kanporatzea barne».
Zaldi zaurituak eta elikatu gabeak
PETAren ustez, Airbnb-ren eta beste zenbait operadoreren onarpena lorpen bat da, PETA Asiaren azken ikerketeta baten arabera, «hanbait zaintzailek zaldi eta gameluak bortizki kolpatzen zituztelako, turistak eguzki kiskalgarri baten azpian garraiatzeko erabiliak zirenak».
Gainera, GKEak salatu duenez, «zaldi zaurituak eta elikatu gabeak ikusi zituzten zabor-zabortegietatik jaten, eta hildako zaldien gorpuak egunero zaborrontzietan botata agertzen ziren Giza piramideetatik kanpo».
Horregatik, gogorarazi du animaliak ez direla «gure entretenimendu gisa erabiltzeko edo edozein motatako tratu txarrak emateko».