Oteiza museoan, ateak zabalik eta bisita gidatuak, Europako Ondarearen Jardunaldietan
Oteiza Museoak ere parte hartuko du Europako Ondarearen Jardunaldiekin, eta, ildo horretan, zenbait proposamen antolatu ditu: ateak zabaltzea hiru egunez, Museoko zuzendariak gidaturiko bisita bat, eta beste bisitaldi bat zentroko biltegietara eta artxibora.

‘Ondare arkitektonikoa: iraganerako leihoak, etorkizunerako ateak’ da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien leloa, eta Oteiza Museoak programa berezi batekin parte hartuko du. Irailaren 26, 27 eta 28an, ateak zabaltzeko eta Museora doan sartzeko programazioa prestatu du. Hori horrela, Oteiza Museora bertaratzen direnek bilduma iraunkorra eta Oteizaren tailer-etxea ez ezik ‘Manolo Gil, 1956–57. Elkarrizketa Oteizarekin’ erakusketa ere bisitatu ahalko dute.
Jardunaldi horietaz gainera, irailaren 27an (larunbata), 12:00etan, ‘Oteiza Museoa, ondare bizia’ jarduera izanen da; hau da, Gregorio Diaz Ereño Museoko zuzendari eta Oteizaren obran adituak gidaturiko ibilbidea. Saio horren bidez, Jorge Oteizaren figuraren eta obraren garrantzi ezagutzeko hurbilketa-saio bat eginen da, kontuan izanik gure kulturaren ondare-erreferentzia handienetako bat dela. Bisitak artistaren obra eta pentsamendua aztertzen ditu, eta haren ibilbide artistikoaren mugarri garrantzitsuenak errepasatuko ditu, hala nola figurazioaren lengoaiak eta amaierako lanaren abstrakzio espaziala, baita haren legatuaren iraganeko eta etorkizuneko esanahia ere.
Azkenik, programak barnean hartzen du Oteiza Museoa barnetik. Bisita gidatua biltegi eta artxibora jarduera. Haren bidez, sakonago ezagutzen ahalko dira Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta hura kontserbatzeko baldintzak. Oteiza Museoko Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikasketa Zentroko arduradunek gidatuko dute espazio horietan barna antolaturiko ibilbidea–normalean, ibilbide arruntetan ez dira bisitatu–, eta irailaren 28an izanen da (igandea), 12:00etan.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatzen ditu Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak, eta askotariko jarduerak antolatzen dira: ibilbideak, interpretazio-ibilaldiak, antzezpenak, bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak. Haiei esker, kultura-ondarearen ondasun garrantzitsuenak bisitatzen ahal dira, bai eta Foru Komunitatean normalean ikusten ez diren lekuak ere.
Jarduera guztietarako plazak mugatuak dira, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.
Programa Oteiza Museoan
Ateak zabaltzeko jardunaldiak eta sarrera doan Oteiza Museoan
Ostirala, 2025eko irailaren 26a. 11:00–15:00
Larunbata, 2025eko irailaren 27. 11:00–19:00
Igandea, 2025eko irailaren 28a. 11:00–15:00
Museoaren zuzendari Gregorio Diaz Ereñok gidaturiko ibilbidea:
Larunbata, 2025eko irailaren 27a. 12:00
Jarduera horren bidez, Jorge Oteizaren figurak eta obrak duen garrantzia hurbilduko da, kulturaren eta artearen elkargune gisa. Ibilbide gidatu bat planteatzen da artistaren pentsamoldean eta sorkuntzetan barna, eta haren proiektu artistikoaren mugarri garrantzitsuenak aztertuko dira, hala nola figurazioa, amaierako obraren abstrakzio espaziala eta haren legatuaren indarraldia. Iraupena 75 minutukoa izango da eta jarduera, doakoa. Plaza mugatuak direnez, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.
Bisita gidatua biltegietara eta artxibora
Igandea, 2025eko irailaren 28a. 12:00
Jarduera horri esker, sakonago ezagutzen ahalko dira Jorge Oteizaren ondare artistiko eta dokumentalarekin egindako lana eta haren kontserbazio-baldintzak. Kontserbazio Zerbitzuko eta Ikasketa Zentroko arduradunek gidatuko dute bisita, eta eskuarki publikoarentzat itxita egoten diren espazioak bisitatzen ahalko dira. Iraupena 75 minutukoa izango da eta jarduera, doakoa. Plaza mugatuak direnez, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.