Bidaiari

Mendi-ibiliak eta natura, uztartuta Valderejoko parke naturaleko XXII. Oinezko Ibilaldian

Valderejoko Parke Naturalak urtero antolatzen du oinezko martxa herrikoia. Aurten ere helburua izango da xendazaletasuna bidez parkeko baliabide natural eta kulturalak ezagutzera ematea.

Aurtengo kartela.
Aurtengo kartela. (Valdereko parke naturala.)

Urriaren 26an, igandea, udazkenero bezala, Valderejoko Parke Naturalak antolatutako oinezko martxa herrikoia egingo da. Aurten 22. edizioa ospatzen duen ekitaldiak xendazaletasuna bidez parkeko baliabide natural eta kulturalak ezagutzera gonbidatzen du publikoa.

Aurreko urtean bezala, bi ibilbide desberdin diseinatu dira: ibilbide luzea eta ibilbide familiarra. Ibilbide luzea 9:00etan hasiko da (8:40 dortsal banaketa), eta 21,2 kilometroko distantzia eta 844 metroko aldea du.

Ibilbide familiarra, berriz, 10,4 kilometroko distantzia eta 418 metroko aldea duena, 10:30ean abiatuko da. Ibilbide hau haurrak dituzten familientzako edota martxa lasaiagoa nahi duten parte-hartzaileentzat bereziki pentsatuta dago. Gainera, bilaketa jolas bat ere izango du, parte hartzaileek martxan zehar eremua ikuska dezaten (adina: 14 urte arte).

Opariak ere bai

Ekitaldiak bi hornidura-puntu, mistoa eta likidoa, izango ditu ibilbide luzean, eta hornidura-puntu mistoa familiarrean.

Ibilaldia amaitu ondoren, parte-hartzaileek opari bat jaso ahal izango dute Parketxean, dortsala ematerakoan. Tokiko produktuen zozketa ere egingo da dortsal zenbakiaren bidez.

Ibilaldiak 300 parte hartzaile izango ditu gehienez. Aldez aurretik izena eman beharko da web orrian agertzen den formularioan, bi ibilaldietako zeinetan parte hartuko den adieraziz. Ekitaldi eta ibilbideei buruzko informazio guztia Valderejoko parkearen webgunean lo daiteke.