Egin planak

83. Musika Hamabostaldia

Abuztuaren 2tik 27ra

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 83. edizioak iraungo duen lau asterako 70 kontzertu eta ikuskizun baino gehiago antolatu dituzte, baita Organo Erromantikoaren 38. Nazioarteko Ikastaroa eta beste hainbat ekintza paralelo ere. Programazioa osatzen duten zikloek nagusiki Donostia izango badute ere egoitza, Gipuzkoako beste hainbat herritan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean ere izango dira ekitaldiak.