hamar urte prezipitazio eskasiarekin Mexiko Berrian

Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldea jada hamarkada bat bete duen lehortea sufritzen ari da. Lehorteak aztertzeko monitorearen arabera, Mexiko Berriaren %90 dago idorte egoeran. Prezipitazio eskaseko garaiak ziklikoak diren arren, adituek diote «megalehortearen» arrazoia erregai fosilen gehiegizko erabilera dela, hau da, gizakiak sustatutako aldaketa klimatikoa dagoela atzean. Etxeetako edateko ura pilatzen duten urtegien maila inoiz baino baxuago dago -herrialdeko urtegirik handiena, Mead lakua, %31era soilik dago beteta-, eta lurra eta begetazioa hain daude lehorrak, ezen suteak gertatzeko arriskua izugarria den. Mario TAMA | AFP