Horacio VILLALOBOS (Corbis via Getty Images)
Pasieran munduan

MACAM, museoa eta hotela

Lisboak museo berria zabalik du martxoaren erdialdetik. MACAM (Museu de Arte Contemporânea Armando Martin) izena du. Arte garaikideko museo baten eta bost izarreko luxuzko hotelaren konbinazioa da. Palacio Condes da Ribeira Grande historikoan kokatuta dago, Rua da Junqueiran, Alcantara eta Belem artean. Inaugurazioak jakin-mina sortu zuen artezaleen zen bisitarien artean, irudian agertzen den obra bezalakoak baitaude ikusgai.