Pasieran munduan
Makepung, ur-bufaloen lasterketa ikusgarria

Indonesiako Jembrana herrian berriz ere Makepung lasterketa egin da, non ur-bufaloak lehiatzen diren. Baliko tradizioaren arabera, topaketaren helburua bikoitza da. Batetik, bufalo osasuntsuak lortzeko dira baliagarriak, eta, bestetik, nekazaritza-produktibitatea hobetzeko.
Lasterketak iraun bitartean, zaldizkoek bufaloen isatsei heltzen diete eta arroz soroetan oinutsik irristatzen dira, zurezko oholen gainean kulunkatuz eta animalien indarra erakutsiz. Ondoren, bufaloak, lorez, urrez eta oihalez apainduta, saldu egiten dituzte.