Egin planak

Musika kartetan

Urria arte

‘Musikarta, musika kartetan’ izeneko erakusketa dago Gasteizko Fournier Karta Museoan, Europako zenbait herrialdetako 60 karta sorta baino gehiagok osatutakoa.

Karta zaharrak eta berriak daude. Batzuek 200 urte baino gehiagoko dituzte; beste batzuk, berriz, oso modernoak dira. Musikari famatuen marrazkiak ikus daitezke kartetan, bai eta musika notak eta musikari buruzko beste hainbat gai ere.

Musikak eguneroko bizitzan duen eragina islatzen du egitasmoak.