Pasieran munduan
Siwako oasia lasaitasun eta atseden gunea da oraindik

Turistek bainua hartzen dihardute Siwako aintzira gazian, Matrouh-en, Egipton.
Laku gazien eta ur gezaren iturburuen ezaugarri terapeutikoen onurak ezagutzen dituztenak joaten dira batik bat.
Kairotik 600 bat kilometrora egon arren, faraoien herrialdeko ibilbide turistiko nagusietatik kanpo geratzen da Siwa, turisten kopurua urtetik urtera handitzen ari bada ere.
Honenbestez, lasaitasun pixka bat eskaintzen du oraindik oasiak.