Amy T. ZIELINSKI (Getty Images)
Pasieran munduan

Wilde gogoan, Dublinen eta Enniskillen

Oscar Wilde hil zela 125 urte beteko dira aurten. Idazle irlandarra gogoratzeko antolatutako ekitaldi ugariak hartuko dituzten hiri nagusiak Dublin eta Enniskillen izango dira. Izan ere, literaturaren historiako idazlerik onenetakotzat jotzen dena Dublinen jaio eta bizi izan zen haurtzaroan eta bertara itzuli zen unibertsitate-etapan. Tartean, 10 urtetik 17ra, Wildek Enniskillen-en (Irlandako iparraldean) ikasi zuen. Horrexegatik aukeratu dituzte bi hiriak idazlea omentzeko. Egunotan idazlearen omenezko plaka, Dublingo Merrion Square Parkean dagoena, oso bisitatua da.