Egin planak

‘Saturraran’ opera, «libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari omenaldia»

Ekainak 20-22

«Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten, eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez». Arriaga antzokiak eskainiko duen ‘Saturraran’ operaren libretoa sinatzen duen Kirmen Uriberen hitzak dira.

Elkar maitatu ezin duten bi emakumeren kontakizuna da. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgonetan heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelako hondakinetan babesa hartuko dute. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. «Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari omenaldia da», Juan Carlos Perezen musikarekin jantzia.