Finnbarr WEBSTER (Getty Images)
Pasieran munduan

‘Stampede by the Sea’ ibilbidean, elefanteak

West Bay kaiak, Ingalaterran, bisitari berriak ditu azkenaldian; Bridport, West Bay eta Lyme Regis zeharkatzen dituen ‘Stampede by the Sea’ ibilbide turistikoan sakabanatutako elefanteak dira.

Guztira, 30 dira, artista ezagunek diseinatu eta margotutakoak. Deigarriak dira, koloreztatutako marrazkiak dituztelako.

Ibilbidearen bukaeran eskultura bakoitzaren enkantea egingo da, Weldmar Hospicecare elkartearentzat dirua biltzeko.