Egin planak
Bargotako Sorgintzaren Astea

Uztailak 18-22
Sorgintzaren hiriburu bihurtuko da berriz ere Bargota uztailean. Urtero bezala, zenbait egunetan XVII. mendean girotutako sorgintzarekin lotutako jarduera ugari egingo dira, betiere herriko pertsonaia ospetsu bat gogora ekarriz: Johanes aztia. Oraindik ere zeru izartua zeharkatzen ikusi omen daitekeena...
Erdi Aroko merkatua, Nafarroako artisau-produktuen salmenta, ukenduen eta akelarreen txokoak, musika, hitzaldiak... Egitarau zabala izango da karriketan, herriko biztanleek estandarteekin, lasto-fardoekin eta antzinako altzariekin hornitutako karriketan.