Tim Graham (Getty Images)
Munduan pasieran

Heliganeko lorategi galdua

Heliganeko lorategi galdua Ingalaterrako lorategi botaniko ezagunenetakoa da. Horrela deitzen diote zazpi hamarkadaz «galduta» egon zelako. Tremayney familiaren bizilekua izan zen 400 urtez. Garai hartan, XIX. mendearen amaieran, distiratsu zegoen 80 hektareako lursaila, baina egun batean sasiak eta kontrolik gabeko huntza iritsi ziren. Lorategi sekretu bihurtu zen, norbaitek aurkitu zuen arte, ia kasualitatez. Eta lorategiarekin batera bere istorio bitxia ere berpiztu zen. Jatorrizko jabeek abandonatu egin zituzten Lehen Mundu Gerraren ondoren. Gaur, ordea, paradisu bilakatu dira basa bizitza, landare eta erromantikoentzat. Tim Smit Eden proiektuaren diseinatzailearen eta John Willis Tremayne familiaren ondorengoari esker, lorategiak zaharberritzen hasi ziren 90eko hamarkadan, lorezain, baratzezain eta boluntarioen laguntzaz. Haiei esker, egun lorategian paseatzen denak eskultura xelebreak aurkituko ditu, eta banbuzko tunelak zeharkatuko.