Egin planak

Lauaxeta, ametsen egilea, gogoan

Urte bukaera arte

Abuztuaren 3an Estepan Urkiaga Lauaxeta jaio zela 120 urte beteko direla eta, Jon Kortazarrek ‘Lauaxeta. Ametsen egilea’ erakusketa ondu du Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz.

Dozena bat panelez osatuta, haren biografiako gertaera gogoangarriak agertzen ditu irudi eta testuen bidez.

Idazlearen bizitzan funtsezkoak izandako udalerrietan izango da ikusgai: Laukiz, Mungia, Durango, Bilbo eta Gernika.