Nafarroako harribitxiak, goizez

«Mendira joateak ez du zertan izan gorenera igotzearen sinonimo. Nafarroan paisaia eta harribitxi natural, historiko eta kultural ugari ditugu. Ehunka tontor ditugu, xumeenetatik hasi eta Euskal Herriko altuenetaraino; baina, horrez gain, basoak, kobazuloak, iturburuak, ur-jauziak, megalitoak, baskoi-herriak, gazteluak, bidezidor historikoak, haran bakartiak eta basamortuko parajeak ere baditugu».
‘Mañaneras de Navarra’ liburuan 30 txango bildu ditu Iñaki Vigor egileak, ondare natural, historiko eta paisajistiko horretaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.
Bi eta lau ordu bitarteko ibilbideak dira, Nafarroaren nortasuna, historia eta izaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak.
‘Mañaneras de Navarra’
Iñaki Vigor
Sua Edizioak, 2025
200 orrialde. Gaztelania